@{ ViewBag.Title = "Subtitle Edit 3.3 Laguntza"; ViewBag.Footer = "LaGuNgaRrI iZaTeA iTxAroTen dUt"; ViewBag.MetaKeywords = "Subtitle Edit help, subtitle tutorial, FAQ, how to synchronize"; ViewBag.MetaDescription = "Subtitle Edit help page"; ViewBag.FavIcon = "/favicon.ico"; }
Goiko menuan heuskarria eta kodeaketa hautatu ditzakezu. Lehen hedagarri zerrendak azpidatzi heuskarriak erakusten ditu. SubRip (luzapena ".srt" da) gaur egun heuskarri erabiliena da, hortaz azpidatziak heuskarri honetan gordetzea gomendatzen da. Jatorrian SubRip idazki soileko heuskarria zen, baina azken urteetan html etiketak arrunt bihurtu dira. Bereziki etzana eta hizkia etiketak oso erabiliak dira. SubRip sostengua duten irakurgailuen zerrenda ikusteko aztertu hau. Agiri kodeaketa berez atzematen da gehienetan. ANSI da gaur egun aurkitzen den heuskarri zahar arruntena, baina beharrezkoa da zure sistemak kultura ezarpen bereizia edukitzea. UTF-8 gomendatzen da azpidatzi berrientzat, honek Ingelerazkoak ez diren hizkiak ANSI-ak baino hobeto kudeatu ditzake (UTF-8 azpidatziek edozein ordenagailutan jardun dezakete zer kultura ezarpen duen axola gabe), eta musika notak bezalako beste ikur batzuk ere erakutsi ditzake. UTF-8 erabiltzearen alde txar bakarra da, batzuetan programa zaharrek ez dutela UFT-8 sostengatzen eta WinXP-ek erdi-unicode hizki gutxik batzuk besterik ez ditu (Lucida Sans Unicode, Time New Roman, Courier New). ANSI agiri bat baduzu oraingo kultura/hizkuntzaren bestelakoa den hizkuntza batean (edo baliogabeko UTF/Unicode agiri bat baduzu) menuko gai hau erabili dezakezu: Agiria -> Inportatu azpidatzia eskuzko kodeaketa hautapenarekin. Inportatu azpidatzia eskuzko kodeaketa hautapenarekin aurreikuspenarekin: |
Frame neurria ez da berez erakusten, baina gaitu dezakezu menuan Aukerak -> Ezarpenak: Tresnabarra: Erakutsi frame neurria tresnabarran. Frame neurria frametan eta denbora ohinarriko heuskarrietan ohinarrituriko azpidatziak heuskarri artean bihurtzerakoan erabiltzen da. SubRip denboran ohinarriturik dago. MicroDvd (asko erabilia duela 7-9 urte) frametan ohinarriturik dago. Denboran ohinarrituriko azpidatziak hobetsiak dira frame neurri aldagaitza ez duten bideotarako - zeinak malgutasunik ez duten frametan ohinarrituriko azpidatziekin lan egiten duen. Frame neurria aldatzeko erabili Aldiberetzea -> Aldatu frame neurria - edo erabili beste aldiberetze tresnak-tako bat. |
Bi modu daude azpidatzi bat ikusteko - zerrenda ikuspena edo iturburu ikuspena.
Horrela ikusten da azpidatzi agiria orain - ezberdina heuskarri bakoitzean. Idatzia eta denbora-kodeak editatu ditzakezu hemen, baina kontuz - erraza da ere gauzak nahastea. Subtitle Edit Iturburu ikuspegaian abiarazi dezakezu Ezarpenetan. |
Zerrenda ikuspegian azpidatziaren gainikuspen bikaina ematen du - berdina heuskarri guztientzat. Idatzia eta denbora-kodeak editatu ditzakezu hemen, lerroak ezabatzea eta txertatzea erraza da. |
|
Ahal da ere lerro ugari hautatzea eta Google itzultzailea edo Ikus aldiberetzea tresnak erabiltzea hautaturiko lerroetan. |
Idaz-KutxaAzpidatzia idatzi dezakezun idaz-kutxaren gainean "Hizk/seg" deituriko etiketa bat dago.
25 baino gehiago baditu laranja/gorriz margotuko da. Idaz-kutxaren azpian "Lerro bakarraren luzera" deituriko etiketa dago. Lehen lerroak 33 hizkirrikoa da eta bigarren lerroa 75 hizkirrikoa. Lerro luzeraren margo xehetasunak alderatzen dira hemen: Ezarpenak -> Aukerak : Orokorra : Lerro bakarraren geh. luzera. (43 da berezkoa). Gorriak luzeegia esanahi du, laranjak gehienetik hurbil dagoela. |
Erakutsi bideoa eta/edo uhinera/argilitzaeraLeiho nagusiak bideoa eta/edo uhinera-argilitzaera erakutsi ditzake. Bideo aginteak uztargabetu daitezke ere - erabilgarria bi monitore badituzu! Etzaneko/zutikako lerro gorriek leiho nagusia non birneurriratu dezakezun erakusten dute (banantzaile bidez). |
|
Orain bi azpidatziak editatu daitezke aldiberean, itzulpen berria eta jatorrizko azpidatzia. Berez, jatorrizkoa irakurtzeko-bakarrik da, baina hau aldatu dezakezu hemen: Aukerak -> Ezarpenak: Orokorra: Ahalbidetu jatorrizko azpidatzia editatzea. Lasterteklak: Ktrl+U jatorrizko azpidatzia aldatzen du. Ktrl+Shift+U itzulitako / jatorrizko azpidatzia aldatuko du. Biak editatzerakoan, jatorrizkoa eta itzulitako azpidatzia, hasiera denbora/iraupena/ezabapena/txertapenak bi azpidatziei eragingo die! |
Bilaketa bat egin dezakezu Ktrl+F sakatuz (F3 bilatu hurrengoa). Adierazpen arrunt bilaketa eskuragarri dago.
Editatu -> Ordezte anitza erabiliz zeure arauak sortu ditzakezu azpidatzi bat zuzentzeko - baita arau aurreratuak adierazpen arruntak erabiliz!
Idazterakoan adierazpen arrunt taldekatzea eta atzera-xehetasunak oso erabilgarriak dira. Adierazpen arrunt baten zatiak hitzarte batean taldeak dira eta xehetasun bezala erabili daitezke ordezte lerroan $1 lehen taldearen xehatasuna denean eta $2 bigarrenaren xehetasuna eta horrela.
Subtitle Editek bide anitz eskaintzen ditu azpidatziak aldiberetzeko. Zehaztu denbora guztiak (erakutsi lehenago/geroago): Hau erabilgarria da idatzi guztiak 3 segundu lehenago erakustea behar baduzu. Ikus aldiberetzea: Aldiberetu hasier/amaiera agerraldia berdinduz (behean gehiago). Aldiberetze puntua: Honek aldiberetzea ahalbidetzen du 2 puntu edo gehiago erabiliz - aldiberetze puntu denbora kodeak eskuz sartu daitezke honek erabilterraza egiten duelarik jadanik aldibereturik dagoen beste azpidatzi baten denbora kodeak erabiltzea. Aldiberetze puntua beste azpidatzi baten bidez: Aldibereturik dagoen beste azpidatzi bat baduzu (adibidez beste hizkuntza batean - lagungarria da apur bat ulertu badezakezu) lehen lerroetako bat berdindu dezakezu, berdindu azken lerroetako bat, aldiberetu eta orduan lerro guztiak aldibereturik egon behar dute. Aldatu frame neurria: Honek erraza egiten du idatzi bat berdintzea frame neurri bat duen bideo batetik beste frame neurri bat duen bideo batera (ikus aldiberetzez edo aldiberetze puntuaz ere egin daiteke). |
Ikus aldiberetzea egitan bide erraza da azpidatzi bat bideo agiri batekin aldiberetzeko. Berdindu lehen lerroetako bat hasierako agerraldiarekin. Orduan berdindu azpidatziaren azken lerroetako bat amaiera agerraldiarekin. Sakatu "Aldiberetu!" - eta eginda :) Botoi lagungarri gutxi batzuk daude azpidatzia bideoan hasi behar den tokia bilatzen lagunduko dutenak (lehen hitza irtetzen den tokia). "Irakurri 1 seg eta atzera" botoia azterketa botoi bat da, hortaz oraingo kokapena egitan zuzena den erraz egiaztatu dezakezu. Egiaztatu ere Lasterteklak. Batzuetan ezinezkoa da azpidatzia aldiberetzea agerraldi bat edo gehiago ezabatu/gehitu direlako. Kasu hauetan azpidatzi zenbateko bat hautatu dezakezu azpidatziaren zerrenda ikuspegian, eskuin klikatu eta hautatu Ikus aldiberetu hautaturiko lerroak. Honela azpidatzia zati txikiagotan zehaztu dezakezu. |
Leihoa | Agintea | Lasterteklak | Eginkizuna |
---|---|---|---|
Nagusia | * | F1 | Erakutsi laguntza agiri hau ;) |
Nagusia | * | Ktrl+F | Ireki Bilatu elkarrizketa |
Nagusia | * | F3 | Bilatu hurrengoa |
Nagusia | * | Ktrl+z | Erakutsi historia/desegin |
Nagusia | * | Ktrl+G | Joan azpidatzi zenbaki elkarrizketara |
Nagusia | * | Ktrl+L | Azpidatzi zerrenda ikuspegian lehenik hautaturiko azpidatzi lerroa aurkitzen du (irriskapena) |
Nagusia | * | Alt+Gora gezia | Joan lerro bat gora azpidatzi zerrenda ikuspegian |
Nagusia | * | Alt+Behera gezia | Joan lerro bat behera azpidatzi zerrenda ikuspegian |
Nagusia | * | Ktrl+U | Itzultzaile modua bai/ez |
Nagusia | * | Ktrl+Shift+U | Aldatu oraingo azpidatzia jatorrizko azpidatziarekin |
Nagusia | * | Shift+Txertatu | Txertatu lerroa hautaturiko lehen lerroaren aurretik |
Nagusia | * | Alt+Txertatu | Txertatu lerroa hautaturiko lehen lerroaren ondoren |
Nagusia | Azpidatzi idaz kutxa | Ktrl+I | Egin hautapena etzana |
- | - | - | - |
Nagusia | Azpidatzi zerrenda ikuspena | Ktrl+A | Hautatu lerro denak |
Nagusia | Azpidatzi zerrenda ikuspena | ktrl+D | Hautatu bakarrik hauturiko lehen lerroa |
Nagusia | Azpidatzi zerrenda ikuspena | Ktrl+Shift+I | Alderantzizkatu hautapena |
Nagusia | Azpidatzi zerrenda ikuspena | Ezabatu | Ezabatu hautaturiko lerroak |
Nagusia | Azpidatzi zerrenda ikuspena | Txertatu | Txertatu lerroa hautaturiko lehen lerroaren ondoren |
Nagusia | * | Ktrl+Shift+M (edo Ktrl+K) | Batu hautaturiko lerroak |
- | - | - | - |
Nagusia | bideo irakurgailua/uhinera | Alt+Ezker gezia | Joan 0,5 segundu atzera bideoan |
Nagusia | bideo irakurgailua/uhinera | Alt+Eskuin gezia | Joan 0,5 segundu aurrera bideoan |
Nagusia | bideo irakurgailua/uhinera | Ktrl+Ezker gezia | Joan 0,1 segundu atzera bideoan |
Nagusia | bideo irakurgailua/uhinera | Ktrl+Eskuin gezia | Joan 0,1 segundu aurrera bideoan |
Nagusia | bideo irakurgailua/uhinera | Ktrl+Alt+P | Pausatu bideoa |
Nagusia | bideo irakurgailua/uhinera | Ktrl+P | Aldatu irakurri/pausatu bideoa |
Nagusia | bideo irakurgailua/uhinera | F4 | Aldatu oraingo esaldiaren kokapena amaiera/hasiera artean |
Nagusia | bideo irakurgailua/uhinera | F5 | Irakurri oraingo esaldia eta gelditu ondoren |
Nagusia | bideo irakurgailua/uhinera | F6 | Joan oraingo esaldiaren hasiera kokapenera |
Nagusia | bideo irakurgailua/uhinera | F7 | Joan 3 segundu atzera |
Nagusia | bideo irakurgailua/uhinera | F8 | Aldatu irakurri/pausatu |
Nagusia | bideo irakurgailua/uhinera | F9-F12 | Moduaren arabera (itzuli/sortu/zehaztu |
Nagusia | bideo irakurgailua/uhinera | Alt+1 | Joan oraingo esaldiaren hasiera kokapena |
Nagusia | bideo irakurgailua/uhinera | Alt+2 | Joan oraingo esaldiaren amaiera kokapena |
Nagusia | bideo irakurgailua/uhinera | Alt+3 | Joan aurreko esaldira |
Nagusia | bideo irakurgailua/uhinera | Alt+4 | Joan hurrengo esaldira |
Nagusia | bideo irakurgailua/uhinera - Zehaztu modua | Ktrl+Tartea | Ezarri hasiera eta orekatu gainontzekoa |
Nagusia | bideo irakurgailua/uhinera - Zehaztu modua | Shift+Tartea | Ezarri amaiera eta joan hurrengora |
- | - | - | - |
Uztargabetu bideo irakurgailua | - | Alt+A | Birneurritu bideo ikuspegi maila 1:1 izateko |
Uztargebetu bideo irakurgailua | - | Alt+Sartu | Aldatu leihoa handien/arrunt artean |
- | - | - | - |
OCR bidezko irudi alderaketa - Irudia idatzira eskuz | - | Alt+Eskuin gezia | Hedatu hautapena |
OCR bidezko irudi alderaketa - Irudia idatzira eskuz | - | Alt+Ezker gezia | Hautapen murriztua |
OCR bidezko irudi alderaketa - Irudia idatzira eskuz | - | Alt+i (itzulpenaren arabera) | Aldatu etzana |
OCR bidezko irudi alderaketa - Irudia idatzira eskuz | - | Alt+f (itzulpenaren arabera) | Aldatu berez-aurkezpena (berezgaitasunez jarraitu sakaturiko lehen hizkiaren ondoren) |
Arazoa | Konponbidea |
---|---|
Matxura irakurtzerakoan/gertatzerakoan/bideoa erakusterakoan K-Lite ezarrita dagoela | Kendu K-lite eta ezarri LAV Iragazkiak - DirectShow Multimedia Banantzailea eta Dekodeatzaileka Ohartu Subtitle Edit 32-biteko aplikazioa dela (64-biteko bertsio bereizi bat aurkitu ez baduzu) eta hortaz 32-biteko kodekak behar ditu - baita 64-biteko win7/8-an Beste aukera bat bideo irakurgailua VLC-ra aldatzea da Subtitle Editen, Aukerak->Ezarpenak: Bideo irakurgailua erabiliz! |
Arazoak unicode hizkiekin (WinXp) |
Erabili Lucida Sans Unicode/Times New Roman hizkiak - edo eguneratu zure xp Windows 7 edo 8-ra (Vistak ere XP-ak baino hobeto egiten du lan hemen - baita 2014-ko Apirilak 8-tik aurrera inork ez du XP erabili behar MS-ek eguneraketa/eranskin guztiak geldiarazten dituenez) Erabili dezakezu ere, Agiria -> Inportatu azpidatziak eskuzko kodeaketa hautapenarekin. |
Idaz egiaztapen (NHunspell) matxura | Idaz egiaztatzeilea aldatu dezakezu Aukeratan MS Word erabiltzeko! |
Subtitle Edit-ek huts egiten du sare gidagailu batetik ekiterakoan ("Argitaratzailea ezin da egiaztatu") | Ez baduzu nahikoa sarbiderik Subtitle Edit sare gidagailu batetik ekiteko, kopiatu zure tokiko diska gogorrera edo lortu beharrezko sarbide baimena. |
Subtitle Edit eramangarriak ez du ongi lan egiten "Programa agiriak" agiritegian | Erabili ezartzailea Subtitle Edit "Programa agiriak"-an edukitzea nahi baduzu (kendu bertsio eramangarria aurretik) |
Subtitle Editek ez du VLC atzematen aukeratan (hautaezina dago) | VLC 2.x behar duzu - eta 32-biteko bertsioa izan behar da (baita zeure Subtitle Edit 64-biteko bertsioa bilduta baduzu ere) |